XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jarraian honako hau ere erantsiko zuen: . (ibidem, 392-393).

Eredu-standarda zein euskalkitan oinarritu erabaki ondoren eredu hori arautzea zen bigarren urratsa.

Eginkizun honetan ezinbestekoa suertatuko da Mitxelenaren partaidetza.

Beraren esku utzi zen Arantzazuko Batzarrerako (1968) txostena gertatzeko ardura.

Ortografi alorrean, aurreko urteetako isuri berari jarraituz, ez zirudien oso zail adostasuna lortzea, baina Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak bereizten zituen H-aren auzia eta bustien erabilera, beste zenbait gauza txikiagorekin batera jakina, sekulako istilu-iturri bilakatuko ziren aurrerantzean.

Deklinabidearena zen, izenaren morfologiaren barruan, askatu beharreko korapilo nagusia.

Hala ere, eta ordura arteko tradizioarekin haustura nabarmenegirik egiten ez zelarik, erraz samar iritsi zen batasuna.

Hiztegiari bagagozkio, hirugarrenik, mailegatuek gorde beharreko itxura eta ortografiaren aurrean bi erizpide kontrajarri azaltzen ziren.

Batzuk, Krutwig buru, jatorrizkoaren aldekoak ziren eta besteak, aldiz, euskararen itxurara egokitzearenak.

Hauetarikoa izango genuen, oro har bederen, Mitxelena: (...).